Oporretarako    arropa

Oporretarako arropa

Luzia denda batean dago.
LiliKaixo, laguntzarik behar duzu?
LuziaBai, nire oporretarako arropa behar dut.
LiliOndo.
LuziaSoineko bat behar dut.
Lili soineko berde bat bilatzen ari da.
LuziaEz, soineko gorri bat nahi dut.
Lili soineko gorri bat bilatzen du.
LuziaEta jaka bat ere nahi dut.
Lili jaka gorri bat bilatzen du.
LuziaEz, jaka marroi bat nahi dut!
LiliOndo...
LuziaSoineko gorri bat, jaka marroi bat…
LuziaEta txapel bat ere!
Lili txapel urdin bat bilatzen du.
LuziaEz, txapel gris bat nahi dut!
Lili txapel gris bat bilatzen du.
LuziaEskerrik asko! Nire oporretarako prest nago!
LiliOrain nik behar ditut oporrak.